irudia orriburua
 
       
FootChecker miaketa biomekanikoak
Tratamenduak

Era askotako tratamenduak egiten dira:

Kiropodikoak: Oinazpiko garatxoen tratamendua (papilomak), babak, gogorguneak, behatzazalak, onddoak…

Ortopodologikoak: Tratamenduak aplikatzen dira pertsonalizatutako plantilekin (oin kurbatuak, oin baroa, oinazpi zapalak, oin balgoa, oin neurologikoak, oin diabetikoak...), teknologiarik aurreratuena erabiliaz. Egokitze teknika honek TAD (Zuzeneko Egokitze Teknika) du izena. Sekulako emaitza onak lortzen ari den teknika berria da.

Behatzen tratamendurako silikonazko ortesiak ere egiten dira (atzapar behatzak, mailu behatzak...).

Miaketak: Oinetako edozein patologiaren diagnosirako ordenagailuaren bidezko miaketa biomekanikoak burutzen dira.
  Etxez etxeko bixitak egiten dira
 
Matxin de Arzu 10
20280 Hondarribia
943111946
www.unaipodologoa.com